BLOGA

Bizitza, elkarbizitza eta orokorrean gu geu eta bizitza bera nolakoak diren hausnartzeko istorio eta iritziak zabaltzeko gunea da hau.
Post laburrak eta estilo xumez idatzitakoak dira. Baketikek ez zaitu aspertu nahi. Hausnarketak eta galderak eragin nahi dizkizu. Zure iruzkinak ere ongi etorriak izango dira.

Lengoaia eta begien bistakoa

2014-12-15

Duela gutxi, giza eskubideen kodean kokatuta, berrikuntzan sakondu nahi zuen metodologia baten aurkezpenera gonbidatu ninduten. Lagunen arteko aurkezpena esango genuke, harreman apur bat eta euren artean nolabaiteko konfiantza duten pertsonen artean.

Aurkezpena egin zuen pertsonak horrela hasi zuen bere mintzaldia: ‘hau presaka pasako dut, begien bistakoa delako’, metodologiak zituen kontzeptu klabeen glosarioa aipatuz. Eta horrela metodologiaren muinean murgildu ginen. Metodologia, beste hainbatetan bezala, koherentea zen. Koherentzia bilatzen duela esango nuke emaitza bat iradokiz. Hala ere, gainetik pasatzen ditugun begien bistako horietan zegoen gakoa, begi bistakoak direlako. Kontzeptu horien barruan inklusioaz, kohesioaz, elkartasunaz eta diskurtsoan denok bat egiten dugun beste hainbat kontzeptuz hitz egiten zen. Dena dela, zertaz ari gara inklusioaz hitz egiten dugunean? Nola ulertzen dugu elkartasuna? Zein ondorio pertsonal ditu kohesioak? Askotan gertatzen da terminoen gaineko ulermenean geratzen garela, ezkutatzen dutenaz jabetu gabe, kontzeptu bakoitzaren atzean hautu bat dagoela gogoan hartu gabe, pertsonala den hautu bat. Egunean zehar erabakiak hartzera eta defendatzen dugun diskurtsoaren sendotasuna probatuko duten ekintzak egitera irits gaitezke.

Erraza da, inertzietan eta oso lanpetuak gaituen hiperaktibitate batean nahasita, aukera txiki horiek aintzat ez hartzea, loratzen diren aukerak eta neurri handi batean geure behatzeko gaitasunaren menpe daudenak, gaitasun hutsala bilakatu dena, inertzien erruagatik hain zuzen ere. Baina hortxe hautatu dezakegu elkartasuna, inklusioa eta abar, hautatzeko aukerak sortuko dituzten behaketaren eta jarreraren arteko distantzian.

Ion Irurzun

...

Parekatu

generic_cialis

2017-03-21 21:44:54

PhD, rays a fibrate of ultimatelytheir for generic cialis pas cher lyon.