BLOGA

Bizitza, elkarbizitza eta orokorrean gu geu eta bizitza bera nolakoak diren hausnartzeko istorio eta iritziak zabaltzeko gunea da hau.
Post laburrak eta estilo xumez idatzitakoak dira. Baketikek ez zaitu aspertu nahi. Hausnarketak eta galderak eragin nahi dizkizu. Zure iruzkinak ere ongi etorriak izango dira.

Beharra? Edo beharraz jantzitako desioa?

2013-10-22

Leku idiliko batean egun batzuk bost lagunekin egon ondoren berriro etxean nago. Zalantzarik gabe, ihesaldi indarberritzailea izan da… lasaitasuna, patxada eta isiltasuna eskaintzen zuena. Guztia ondo zegoen…

Hala ere, behin baino gehiagotan (eta, horretaz jabetu gabe, uste dut) hiperaktibitateaz deskonektatzeko, errutina estresagarriaz ihes egiteko, geure egunerokotasunetik saihesteko beharraz hitz egiten aritu gara. Modu batean edo bestean, geure ihesaldia justifikatzen ari ginen justifikazio hori biribilagoa agiteko geure egunerokotasunari gero eta tonu etsituagoa ematen ari ginela jabetu gabe, hondartzako hamaka batean etzanda egonda, geure kontzientzia lasaitzen genuen bitartean.

Horrekin, alde batetik, geure bizimodu errealari (egunerokoa) tonu kaltegarri (dramatikoagoa) ematen ari ginen, ihesaldia ia ezinbesteko beharrarekin lotzea ahalbidetzen genuen, benetan desio bati erantzuten ziola sumatzen dudan bitartean. Eta ez da ezer txarra, uste dut, betiko lagunekin ihesaldi bat egitea. Baina eguneroko errutinak (etxekoa, lanekoa…) geure bidetik apur bat desbideratu izana justifikatzea exijitzen du.

Dinamika horrek, gaiztoa neurri batean, daukaguna ez baloratzera eramaten gaitu, hobeto esanda gutxiestera geure ihesaldia babesteko. Geure kontzientzia lasaitzeko asmoz, kontra bueltatzen zaigun “istorioa” egiten dugu, epe laburrera lasai uzten gaituen istorioa baina geure (ihesi goazen?) bizitza, errutina, kolore kaltegarriz betetzen duena.

Eta horrekin guztiarekin, ez bata ez bestea esango nuke.  Ez da hainbeste beharra edo desioa den, edo biak batera… errealitatea nola janzten dugun berbegiratzea da gakoa, egiten duguna egiteko.

Ion Irurzun

...

Parekatu