BLOGA

Bizitza, elkarbizitza eta orokorrean gu geu eta bizitza bera nolakoak diren hausnartzeko istorio eta iritziak zabaltzeko gunea da hau.
Post laburrak eta estilo xumez idatzitakoak dira. Baketikek ez zaitu aspertu nahi. Hausnarketak eta galderak eragin nahi dizkizu. Zure iruzkinak ere ongi etorriak izango dira.

Kaixo, eskerrik asko

2013-02-22

Duela bi urte Arantzazun agertu nintzen otsaileko goiz hotz batean larunbat hartan goizean goiz jaikitzeko nahiko izenburu iradokitzailea zeukan ikastaro batean parte hartzeko: “berrikuntzaren etika”. Atsedenean, kafea hartzera gindoazela, saioa gidatzen ari zen pertsonak izena galdetu zidan. —Ion —erantzun nion. —“Eta zuk?”. —Jonan Fernandez —erantzun zidan. Une hartan, nahiko modu bizian bi urteetan jarraipena izan duen elkarlanera eraman gaituen harremanari ekin genion. Duela egun batzuk, Baketik-etik deitu zidaten zuzendaritzaz arduratzeko proposatuz. Ordutik, ez dut ondo lo egin.

Orain Jonanekin bat egiten dut, agur bezala balio didan “gero arte” horretan. Erabaki bat hartzerakoan batek bizi duen barne tentsio horrekin bat egiten dut; neure kasuan, balantza norberari gorputzak eskatzen dion tokira okertzea bilatuz. Baten barruan zerbaitek posizio irmoa hartzen du, eta argudioak eta arrazoiak bilatzen ditu barruak eskatzen dion bermea eta babesa sentitzeko. Zalantzak ika-mika dabiltza uste osoarekin, beldurrak egitasmoarekiko ilusioarekin, eta horrela norberak ahal duen moduan daramatzan emozio pila bat.

Inguruko pertsonekin kontrastatu dut eta segur aski berengandik neure barneko ikuspegiekin bat etorriko ziren arrazonamenduak bilatzen nituen; Baketik-eko egitasmoarekin bat egitearen erabakia askoz lehenago hartua neukala susmatzen dudan arren.

Maila pertsonalean asko ekarriko didanaren uste sendoarekin, eta orain arte dagoena sendotzeko eta ahal den neurrian indartzeko zuzendaritza-irizpide ona eskainiko dudanaren itxaropenarekin onartzen dut Baketik-eko zuzendaritza, 2009tik Gipuzkoa Berritzen-eko zuzendaritzarekin batera aurrera eramateko. Taldea ezagutzen dut, egitasmoa ezagutzen dut Gizarte Kontseiluko kide naizen neurrian,… orain lanean hastea tokatzen zait nik bezala Baketik-en egitasmoan sinesten duten pertsona horiek guztien laguntzarekin.

Azkenik, neure eskerrik onena adierazi nahi diot Baketik-eko lan-taldeari neuregan jarri duen konfiantzagatik egitasmora batzera gonbidatuz. Gaur ondo egingo dut lo. Eskerrik asko.

Ion Irurzun

...

Parekatu

cialis

2016-09-14 15:53:23

Worldwide Shipping buy cialis online from dreampharmaceuticals Best Offers Cialis is used for the treatment of male erection problems.