BLOGA

Bizitza, elkarbizitza eta orokorrean gu geu eta bizitza bera nolakoak diren hausnartzeko istorio eta iritziak zabaltzeko gunea da hau.
Post laburrak eta estilo xumez idatzitakoak dira. Baketikek ez zaitu aspertu nahi. Hausnarketak eta galderak eragin nahi dizkizu. Zure iruzkinak ere ongi etorriak izango dira.

Mila esker, gero arte

2013-01-29

Orain dela zazpi urte, 2006ko urrian, Baketik-eko egitasmoa prestatzen hasi nintzen Marinarekin batera. Iazko irailean eta urte beteko gogoetaren ostean, fundazio honentzat plan estrategiko berritua aurkeztu genuen jendaurrean. Duela egun batzuk, legealdi honetan Eusko Jaurlaritzaren barruan bakerako eta bizikidetzarako arlo berria koordinatzea proposatu zidan Lehendakariak eta onartu egin dut proposamena.

Edozein erabaki sendo hartzerakoan, egin nahi duguna, egin ahal duguna eta egin behar duguna elkartzen dira modu nahasian. Labirinto txiki horretan geure hautaketak egin behar ditugu ziurtasunik gabe, piska bat itsumustuka eta ondo egingo dugula espero izaten. Horrez gain, erabaki garrantzitsuetan, eta egiten den aukera egiten delarik, beti galtzen da zerbait.


Galtzen dudanaren artean Baketik dago, Elkarriren etapari amaiera eman ondoren neure bizitzako aukera pertsonala izan dena. Uzten dudanak sorrarazten dizkidan penak neuretzat gordetzen ditut. Hala ere, lasaitasuna eta itxaropena ematen didanari buruz zerbait esan nahiko nuke.


Baketik, gaur egun, egitasmo sendoa da eta duela gutxi berritu zen. Patronatu berria dauka eta bere estatutuak aldatu berri ditu frantziskotarren erakundearenganako bere autonomia egiaztatzeko eta, horrela, fundazio erabat independentea izateko.


Aldi berri honetan eta arrazoi ekonomikoengatik eta baliabideak optimizatzeko bere eguneroko egoitza Arantzazutik Tolosara eraman du. Orain kostu gutxiago suposatzeaz gain, bulego xumeagoa, egokiagoa eta bere zereginarekiko proportzionatuagoa dauka. Bere egoera ekonomikoa osasuntsua da. 2012. urtea zorrik gabe itxi du eta 2013ari zalantzekin baina horiei aurre egiteko tresnekin ekin dio.


Baketik-ek Gizarte Kontseilua dauka, une bakoitzean behar denean laguntzeko prest dauden 50 kolaboratzailez osatua. Bazkide eta laguntzaile ekonomikoak ditu eta bere kopurua oraindik urria den arren bere laguntza ezinbestekoa da. Bere erronketako bat hurrengo urteetarako laguntzaile horien kopurua handitzea da, hain zuzen ere.

Baketik-ek hurrengo bost urteetarako plan estrategikoa dauka definitua, idatzia eta onartua: Dinamo Proposamena. Egitasmo horrek sei jarduera-eremu garbi dauzka: (1) garapen pertsonala, (2) hezkuntza, (3) bakea eta bizikidetza, (4) etika eta enpresa, (5) bitartekaritza, eta (6) elkartasuna.

Bukaerarako uzten dut garrantzitsuena. Baketik-en pertsona-talde bikaina geratzen da. Marina, Pello, Kristina eta Maribi egitasmoa bere osotasunean eramaten, eta May eta Elena Antzerki-Forumarekin. Laister beste pertsona bat elkartuko da zuzendari funtzioa betetzeko.


Konfiantza osoa dut Baketik-en etorkizunean bere egitasmoak oinarri sendoak dituelako eta bultzatzeko prest dagoen talde ona duelako. Hitz gutxitan definitu behar izango banu talde hau (eremu pribaturako gordez kontu afektiboak), gauza bakarra esango nuke: “txorakeriarik gabeko pertsona-talde bat da”. Neuretzat, hori da pertsona edo talde bati egin dakiokeen goraipamenik onena.


Bi gauza eranstea baino ez zait gelditzen. Lehenengoa “mila esker” da. Mila esker talde honi, Patronatu berriari, Gizarte Kontseiluari, mila esker Baketik-i eta mila esker fundazio honen ekimenetan parte hartu eta Baketik orain dena egin duten milaka lagunetako bakoitzari eta guztiei. Bigarrena “gero arte” da. Ez dakigu ezer etorkizunaz. Gauden tokian gaudela, geure esku dagoenarekin mundu hobeago baten alde egiteko baldintzak baino ezin ditugu sortu.


Jonan Fernandez

...

Parekatu

manu arrue 2013-03-01

2013-03-02 00:32:54

Jonan, hasta ahora hemos ido coinciediendo puntualmente en presencias o actividades. Etorkizunean ere zure berrezkuratzeko lanetan ere topatuko gera espero dut. Baketik itzura ederra du eta ahaleginak egin zure lan berrian posturak gerturatzen. 

Carmen Oriol

2013-02-04 18:07:57

Escribo este comentario no solo para darte las gracias  por todo lo que nos has dado en Lokarri, en Baketik, sino sobretodo para trasmitirte la emocion que me ha dado volver de un viaje y encontrarme, por fin! con una buena noticia. Si alguien esta preparado para ese cargo eres tu. Se que es muy dificil -ya te lo han hecho sentir-  pero tambien se, porque tu nos lo has enseñado en los cursos de Baketik, que las cosas se consiguen paso a paso, y que cada paso es importante porque ya ha producido un cambio. Y de eso se trata: cambiar hacia mejor cada dia, como estoy segura tu sabras hacerlo.

Aupa Jonan!!!!!

Si necesitas algo, aqui estamos.

pernanda

2013-02-04 13:09:35

Kaixo Jonan, zorionak, te deseo toda la suerte y fuerza en éste nuevo reto, estoy segura de que vas a estar a la altura de tu cometido que no es poco, desde luego.

Besarkada bat, eta eskerrik asko  Per.

Iñako

2013-01-30 23:10:06

Zorionak Jonan eta zorionak Baketik. Orain arte egindako ibilbide horretan, zailtasunak zailtasun, guztiok merezi dugun etorkizun desberdin hori lortzeko urratsetan  trebezia izaten jarraitu dezazula Jonan (dezazuela baketik).

yes we Kant (nola ahaztu giza duintasunaren indarra?)

 

pelloz

2013-01-30 22:39:21

Aupa, motel! Eskilara zailetan eta aldapa malkartsuetan ohituta hago, Jonan. Eta, eskarmentua gurdika daukak hire bizkar sendo horietan: Elkarriko pausoetatik abiatu, abiatzean bertan ez hituen denak errazak izan. Dozena urte, errazegi esaten dena, bete, ongitxo bete ere, beste pare batean lokarri egokiz, Lokarriren gurdian bake-ardatza ongi enkajatu... hurrena Bak-etik sortze ta uztartze lana, hainbeste programa ta idatzi idatzi dituanak... Aupa hi, motel! "Txorakeriarik gabeko koadrilla" hori martxan ziak, eta hala jarrai dezala, lehen prestatu estrata berdinean... Dinamoak argituko ditik bazterrak, eta "gero arte" horri lotuko gatzaizkiok bien bitartean.

Bazekiagu hik asmatuko duala ordoki berriotan, nola aran eta zoko sasitsuenetan ere. Guk gustura jarraiko diagu animo ematen, eupadak bialtzen, utzi duanari "txorakeriarik gabe" eutsiz, besteen 'txorakeria xelebreetatik' ere babesten saiatuz... Txorakeria gutxi, Marinak, Pellok eta koadrilla osoak... ezer egitekotan, May eta Elenari utziko zieagu, horiena barkatua bakarrik ez, txalotua ere baita. Hiri espero diagu, halako batean, txalo jotzea. Aauuuppa Jonan!!! Segi jator, haizen hortantxe!!!  

Izaskun Merodio

2013-01-30 18:54:46

Parece que entre quienes escuchamos la noticia también se produce una mezcla curiosa de emociones. En mi caso, cierta nostalgia por pensar en Baketik sin Jonan y al tiempo, alegría por el reconocimiento. Aquí va mi agradecimiento por tu trabajo, por la profundidad y la sinceridad de los análisis y por explorar nuevos territorios. Eskerrik asko eta zorte on izan!!!!

Olatz

2013-01-30 18:05:10

Zorte on erronka berri honetan. Jakin, berria entzun genuenean lanean ginen, eta Arantzazun ikastaro desberdinetan edota beste leku batzuetan zure ahotsa entzun dugunok poza sentitu genuela. Zure lana txalotzeaz gain, Baketikeko lan taldearen lana ere txalotu nahiko genuke . Laister arte, 

Josu Rekalde A.

2013-01-30 12:41:18

Jonan, aurrera!

El derecho a equivocarnos es uno de los pocos que no está incluido en los DD HH. Es personal e intransferible, para personas físicas, juridicas o colectivos desestructurados, y ese debe ser uno de los prismas con el debemos de encarar el futuro, y las lecciones que esas equivocaciones nos hayan aportado para las incógnitas de cualquier prospectiva del tiempo por venir.

besarkada bero bat!

Arantzazu Berasaluze

2013-01-30 11:24:30

ZU BAI TONTOKERIXARIK GABEKO PERTSONA. ESKERRIK ASKO DANAGATIK, ZORTERIK ONENA OPA DIZUT, BESARKADA HAUNDI BAT.

QUE GRANDE ERES JONAN

 

Mª Jose Aguirre Larraona

2013-01-30 11:12:46

Enciendo la tele pongo el teleberri y escucho la noticia.

Tu nombramiento me produce alegria y serenidad, me produce esperanza porque se que trabajaras en pro de los derechos humanos para todos/as sin excepciones y sin condiciones

Tu nombramiento me produce alegria porque se que trabajaras por la conviviencia de todo nuestro querido pueblo, sin excepciones y sin condiciones y mitigarás el sufimiento recibido.

Gracias por tu generosidad al haber aceptado el cargo no estarás solo en en este nuevo camino que emprendes,  desde este precioso pueblo de Zalla  te transmito nuestro mas sincero apoyo, y  desde estas lineas tambien un Zorionak para el Sr. Urkullu por tu nombramiento  

Un abrazo

Marga Susaeta

2013-01-30 08:56:53

Zorionak eta zorte on. Eskerrik asko zure eskutik eta Baketiken eskutik jaso izan dudanagatik.

Besarkada haundi bat

Marga

 

 

Esther Merino

2013-01-30 08:25:06

ZORIONAK eta zorte on zure lanarekin jarraitzeko momentu honetan duzun eszenatoki berri honetan. 

Urte hauetan ereindakoak fruituak emango dituela eta bidelagunak izango dituzula ziur nago. ANIMO!!"!

Josetxo Hernández Duñabeitia

2013-01-30 08:19:01

Aupa Jonan!

Tienes un gran reto por delante, pero tú puedes. Sabes hacer equipo, generar empatía y transmites sabiduría y serenidad.

Aquí estamos si nos necesitas para lo que haga falta.

Un abrazo,

JOSU IZAGIRRE

2013-01-30 07:06:08

Zorionak, Jonan! Zorte On guztia eta jakinduria zure ibilbide berri honetan! Zu ezagutzea plazer bat bat izan da! Zorionak ere izango duzun eta izan dituzun lan taldeko kide guztiei...

Josu

Mari Paz

2013-01-30 00:16:59

ZORIONAK Jonan: Dana bearko dezueta, aspaldi ezagutunizun ELKARRIN ZELAKO GISONA ZIÑEN, gero BAKETIN, ETA ORAIN EMAN DIZUEN LANA EZ DA ERRESA ESANGO, ETXAIAK OR IBILLIKO DIRA BUELTAKA, baiña su gison BAKE ZALEA ZERA, eta nere indar guztiak bidaltzen diskizut lan berri orretan, ZU BETI AURRERA BAKE BILLA JARRAI!!! Sorte on bat opa dizut.

Mari Paz Lezertua

José Luis Madinagoitia

2013-01-30 00:11:33

Kaixo Jonan,

Zorionak, zorte on eta nire animo beroenak, etapa berri honetarako.

Besarkada bat

Maribi

2013-01-29 22:43:59

Zuri Eskerrik asko Jonan eman duzun guztiagatik! Arantzazuko ikastaroetan zugandik jaso izan dugun guztiagatik! Gure herriaren bakegintzan oinarri sendoak jartzen egin duzun ahalegin guztiagatik!

Uste dut pertsona aproposa zareala aukeratu zaituen lan horretarako.  Une honetan gure herriak bizi duen prozesuan bateratze lana egiteko, guztion ona kontuan izanda, oinarri pertsonal sendoak behar dira eta planteamendu landuak.  Ez da lan erraza  eta zuk bezalako esperientzia duen pertsona batek izan ezik, nork gida dezake zeregin hori?

Hartzera zoazen kargu berri hori zure eskuetan tresna baliagarria izatea espero dut bizikidetza eta bakegintza gure herrian bideratzeko. 

Animo eta sorte on! 

ANDONI URIBEETXEBERRIA

2013-01-29 22:40:18

Lan bikaina orain arte  benetako pakearen eta bizikidetzaren alde  egindakoa. Eginkizun berrian ere horrela izango dela ez dut zalantzarik.Aurrera.

Amaia Lumbreras

2013-01-29 22:18:36

Zorionak Jonan, pozten naiz zuregatik eta Euskal herrian bizi garen guztiongatik. Zure eskarmentuak eta gogoak burutzen duzun egitasmo berria arrakastasua bihurtuko dute eta onura ekarriko dio gure herriari.

Eta Baketik-en  dauden Marina eta beste kideei zorte on, animo eta segi aurrera! Besarkada bat:

Amaia Lumbreras

Ikasbide ikastola

Isabel Landa

2013-01-29 22:18:22

Zorionak zutaz pentsatu duenari!!! zorionak zure baietza emateagatik!!! Gure aurrean daukagun pakearen eta elkarbizitzaren bidea jarraitzeko "tontakerigabeko pertsonak" behar ditugu eta hori da zure ekintzak islatu dutena.

Eutsi goiari eta besarkada bat

Isabel

Patxi Montero

2013-01-29 22:13:08

Hola, Jonan:

Atzo entzun nuen berria irratian, eta berehala jo nuen Internetera informazioa zabaldu nahian. Mezu honekin konfirmatu da nire susmoa.

Azkenaldi luzean ez dut parte hartu Baketik-en jardueretan, gertuago ukitzen nauten beste premia batzutan zentratu nahi izan dudalako nire inplikazioa, baina distantzian, arretaz eta interesez jarraitu dut zuen proposamen bakoitza.

Egoera berri honen aurrean, hiru erantzun datozkit:

Bata, eskerrik asko zinez, Baketik bera sortzeagatik, eraiki duzuen diskurtsoagatik, erein duzuen haziagatik, eta zabaldu duzuen ikuspuntu iraultzaileagatik. Nire ustean, oso handia da, eta beharrezkoa, Baketik-ek zabaltzen duen mezua (ikuspuntua, haurnarketa). Beharrezkoa dugu. Horregatik jarraitu nahi dut Baketik laguntzen, eta arretaz jarraitzen, distantzian besterik ez bada ere.

Bigarrena, zorte onena opa dizut, eta kemena bidaltzen (tonaka), beharku duzu eta. Poztu nau izugarri jaurlaritza berriak zu (eta zure pentsamenduan / izakeran datorrena) aukeratu izanak bakegintza eta bizikidetza lantzeko. Izugarri poztu nau, bide egokiena iruditzen zaidalako (Baketik-en marraztu eta erakutsi duzuena). Baina politikagintzako liskarrak ikusita, ez zait iruditzen batere erraza hartu duzun ardura; gozoa ere ez da izango hainbat momentutan. Asma dezazula ondo gidatzen!! Eta zaindu zure burua, erre gabe!!

Azkenik, orain arteko erantzunetan bakarra naiz hauxe adierazten, baina kezka geratzen zait Baketik-en etorkizunaren gainean. Baketik-en landutako mezua eta zu eskutik-eskura joan zarete. Kanpotik, kasik sinonimoak izan dira Baketik eta Jonan. Badakit ezin dugula 'nahitaezkoak' izan, ona ere ez dela, baina Baketik bezalako erakunde bati eusteko karisma behar da, karismadun gidari edo ideologoa; eta nik, kanpotik, zu sentitu zaitut karismadun bakarra (karisma handikoa).

Bizitza mugimendua da, eta mugimenduak ekarriko ditu aire berriak. Aire berriak uxatuko al ditu gizaseme 'mugatu' honen kezka hutsala!! Ikusteko gaude. Baina azaldu nahi nuen, hori ere erreala baita, ez "zorionak" bakarrik.

Egindako lana aitortuz, eta esker onez... beti arte.

Gaizka Cruz Gallarreta

2013-01-29 21:45:09

Zorionak Jonan, con una persona como tú al frente de este nuevo gran proyecto institucional no hay duda que el devenir de los hechos será, con toda seguridad, una sucesión de éxitos para el conjunto del pueblo vasco y para nuestros vecinos colindantes. No te deseo suerte porque no la vas a necesitar.

Aurrera!!

 

Gaizka Cruz

Alberto Buen

2013-01-29 21:44:15

Felicidades y mucha suerte. Un abrazo.

Aitor

2013-01-29 21:35:04

Zorionak eta zorte on, Jonan. Ziur nago erronka berri hau ilusioz eta zintzotasunez hartuko duzula, orain arte egin izan duzun bezala. Animo.

Mariaje

2013-01-29 20:56:30

Gracias por todo lo que nos aportaste en el curso que hicimos contigo. 

Muchas felicitaciones a los que te han elegido y a ti, fuerza y abrazos.

Mariaje (Txantrea)

Ana Elvira

2013-01-29 20:32:08

Zorionak de nuevo, Jonan. Tú eres "todo un señor sin tonterías". No se me ocurre una persona mejor para afrontar este reto. De tí aprendí, entre otras muchas cosas, la "esperanza activa" y, contigo en tu nuevo cargo, la esperanza se hace más grande. Ya sabes que te acompañaremos en este viaje. Besicos.

Karmele Goñi eta Amaia Mujika

2013-01-29 20:31:51

Gure herriaren pakea lortzeko danok landu eta  jorratu behar degu baina indarrak bideratzeko buru argi eta langileak behar ditugu.  Zorionak bihotzez.

Begoña Ayo

2013-01-29 20:07:49

He sentido gran alegria, cuando he visto el departamento que te ofrecian y aún más, cuando lo has aceptado.

Gracias por todo lo que trasmites, por tu talante,por tu dedicación y servicio.

ANIMO

Un abrazo

iñaki rubio ardanaz

2013-01-29 20:03:58

Mucha suerte en tu nuevo trabajo. Seguro que aportarás mucho a este momento ilusionante en el que estamos inmersos.

Jabi Agirre

2013-01-29 19:24:04

Jonan, zorte on hasiko duzun ibilbide berri horretan. Ez da erraza izango, baina orain arte erakutsi duzun/duzuen kemen eta sormenarekin lortuko duzuena positiboa izango dela ziur naiz. Hor daude irakaskuntza munduan hain baliagarriak diren Antzerki Foruma edota Izan Proposamena bezalako ekimenak. Ea zu zeu egongo zaren lekutik, eta besteok, gauden eremutik, horiek eta horiek bezalako proiektuak sortu eta bultzatzeko gai garen.

Baketiken jarraituko duzuen "tontakeriarik" gabeko lagunok, segi orain arteko lanarekin, bikaina da-eta.

Alberto Letona

2013-01-29 19:17:44

Aurrean daukazun erronkari eutsiko diozu eta aspaldion landatutakoa loratuko da.  Zorterik onena opa dizuet, zuri eta Baketik eko taldeari.

Besarkada bat.

Agustín Ortiz

2013-01-29 18:28:34

Mila esker Baketik erakundetik oparitu diguzun guztiarengatik. Ziur nago bertan dagoen taldeak opariak egiten jarraituko duela; asko da ezkeintzeko duzuena.

Eta zure etapa berri honetan ia posible duzun IZAN proiektuaren ardatzak eta oinarrizko zortzi ikasketak instituzio ofizialetan eta instituzio ofizialetatik bultzatzea. Bertan eta bertatik ere guztioi opartizeko asko duzulakoan nago

Zorterik onena erronka berri honetan. Besarkada bat.

Xabi Irastorza

2013-01-29 18:26:59

Mila esker eta zorten on Jonan!

Uste dut ez duzula lan erraza izango, baina bai garrantzitsua! Espero dut askatasun nahikoa izatea zure planteamentu eta proposamenak aurrera eraman ahal izateko eta suertatuko diren egoera eta zailtasunei behar bezalako sakontasunez eta indarrez erantzuteko.

Animo!

Augusto Maeso

2013-01-29 17:36:18

Zorte on, Jonan, zure lan berrian. Etorkizunean zure insistentzialismoarentzako tokia dagoela ziur nago. Animo, hasiera hasieratik beharko duzu eta.

Arantxa Eizagirre

2013-01-29 17:26:48

Mila esker zuri, Jonan, eta zorte on lan berrian!

Inaki Irazabalbeitia

2013-01-29 17:22:37

Zorte on, beharko baituzu lan erakargarri eta zail hori egiteko. Jakinduria eta trebezia badituzu, urteetan demostratu duzu hori eta horri zintzotasuna eta zuzentasuna eransten badizkiozu, otar egoki bat egiteko zumitz egokia baduzu. Mila esker Lurraldean, Elkarrin eta Baketiken erakutsi didazun hori guztiaregatik.

Zigor

2013-01-29 17:17:36

Aspaldi ezagutu genuen elkar eta ezagutu ginen momentutik konturatu nintzen daukazun erreflexio eta iniziatiba gaitasun horrek oso berezi egiten zintuela. Zorionak Jonan! orain idei guzti hoiek praktikan jartzeko sekulako aukera duzu. Animo ta eutsi horri!

Joxe Ramon Elortza

2013-01-29 17:06:46

Eskerrik asko egiten ari zaren lanagatik.
Jarraitu beste funtzio berri horretan une baten hartu zenuen konpromisuarekin.
Ziur gaude egunen batean beteko dela zure ametsa, gure ametsa: benetako PAKEA.
Eskerrak ere bai eta nire animorik beroena hor gelditzen den talde zoragarriari.
Eutsi!

Arantza San Sebastian

2013-01-29 16:53:34

Tontakeriarik gabeko ekipoa! Horixe baietz! Zu ere, Jonan, tontakeriarik gabe ibili zara orain arteko jardun (publikoan) eta seguru nago horrela izango dela aurrerantzean ere. Eutsi goiari!

Leire atxega( Delegación Diocesana de Misiones)-( Elizbarrutiko Misioa)

2013-01-29 16:46:17

Kaixo Jonan!

Eskerrikasko! por estos años de entrega y aportación a la pacificación y convivencia.Eskerrikasko ! por la palabras de Solidaridad transmitidas y compartidas en las diferentes semanas de Afrika , que hemos celebrado y vivido en Arantzazu.Suerte en la nueva taréa asignada.Yo, desde la Delegación de Misiones de la Diócesis seguiré anunciando que otro mundo y sociedad es posible y que no hay Misión sin Solidaridad y solidaridad sin Misión.

Besarkada haundi ta beroa,

Leire Atxega

miren larrea

2013-01-29 16:38:52

mila esker eta zorte on,

zuretzat orain hasten duzun erronka berrian

eta uzten duzun lantalde horrentzat,

miren