BLOGA

Bizitza, elkarbizitza eta orokorrean gu geu eta bizitza bera nolakoak diren hausnartzeko istorio eta iritziak zabaltzeko gunea da hau.
Post laburrak eta estilo xumez idatzitakoak dira. Baketikek ez zaitu aspertu nahi. Hausnarketak eta galderak eragin nahi dizkizu. Zure iruzkinak ere ongi etorriak izango dira.

Azkenean, Elkarrik gauza bakarra lortu zuen

2012-12-20

Abenduaren 20an Elkarrik 20 urte beteko ditu. Horrelako oroitzapenak ekintza gogoangarriak eta lorpenak zerrendatzen dituzten gorazarretatik gertu egoten dira. Ez da hori nire asmoa. 14 urtez Elkarriko koordinatzailea izateko aukera izan nuen eta bi edo hiru gauza baino ez ditut azpimarratu nahi, urte haietan geneukan ikuspegia perspektibarekin begiratuta eta esperientzia hark gaur egun eskaintzen duen atzera begirakoa kontuan hartuta.

Autokritika batekin hasiko naiz. Elkarrin berandu jabetu ginen biktimen gaiak zeukan garrantzi erealaz. Berandu iritsi ginen eta iraganaren berrikuspen kritikoa egitea komeni den denbora honetan, hori aitortu egin behar dugu. Aurreiritziek eta mesfidantzek batere laguntzen ez zuten arren, galdutako denbora berreskuratzen saiatu ginen. Arlo honetan, geure ekarri zehatzena eta korrontez kontrakoa biktima guztiak aintzat hartzeko premia azpimarratzea izan zen, giza eskubideen inongo urraketarik baztertu, nahastu eta parekatu gabe.

Aldi berean, nire iritziz, Elkarriren erabaki onena izan zena azpimarratu nahiko nuke: desegiten jakitea. Eta ez bakarrik (hori ere baden arren) bere amaieran Lokarri eta Baketik sortu zirelako, baizik eta batez ere beste arrazoi bategatik: bitartekoa helburu ez bilakatzea. Hain zuzen ere, Elkarri horregatik desagertu zen, 13 urteren ondoren. Mugimendu hura tresna sozial ona izan zen ordura arte eta bere xede nagusia betea zuen: elkarrizketaren ideia gizartean eta politikan nagusitzen laguntzea indarkeriaren eta inkomunikazioaren aurrean. Zalantzarik gabe, lorpenekin eta konpondu gabeko arazoekin. Bere arrakasta luzatzea modu artifiziotsuan tentaldi egingarria zen. Nolanahi ere, bere zikloa amaitutzat ematea erabaki genuen, Elkarri, besterik gabe, beti izan behar zuena izan zedin, bitartekoa eta ez helburua.

Bidai haren paisaiaren parte izan ginenontzat bizitzaren eskola izugarria izan zen Elkarri. Oso ideia samurrak defendatu zituen; garrantzitsuena elkarrizketa gatazkak konpontzeko metodo eta indarkeriaren alternatiba gisa. Apustu hau zintzoa baldin bada eta pertsonalizatzen baldin bada egiaren bilaketa partekatzearen baliokidea da, jakinda norbera ez dela bere jabea. Nola defenda daiteke horrela elkarrizketa bizitza pertsonalean, familian edo sinesmen soziopolitikoetan izango dituen ondorio praktiko guztiengatik interpelatua sentitu gabe. Askotan esan izan dugu gu ez ginela izan Elkarri egin genuenak, Elkarrik gu egin gintuela baizik.

Orain esatera noana oso subjektiboa da, baina ezin dut esan gabe utzi: Elkarrin jende miresgarria elkartu zen. Noizean behin ikusten dugu elkar edozein aitzakiarekin edo “abenduaren hogeietan”. Geuregan utzi zuen aztarna sakona izan zen eta guztiok aitortzen dugu hori, adierazteko aukera dugun bakoitzean.

Niretzat garrantzitsuena den ideia batekin amaituko dut. Argiekin eta itzalekin, errealitatea horrela delako beti, azkenean, 14 urteko lanaren ostean, Elkarrik gauza bakarra lortu zuen. Orduan ez genekien hori izango zenik lortu behar genuena. Beste burutazio batzuk eginak geneuzkan, baina azkenean horixe izan zen emaitza.

Elkarrik eragina izatea lortu zuen soilik. Bakearentzat eta geure gizartearentzat eragin sozial eta politiko positiboa batez ere. Denborarekin ikasi dut hau dela eduki daitekeen itxaropenik altuena: eragin ona izatea lortzea.

Jonan Fernandez

Oharra: Elkarriko abentura osatu zuten eta ondoren Lokarri-koa edo Baketik-ekoa osatzen ari diren pertsona guztiei eta bakoitzari esker ona hunkitua adierazteko idazten dut artikulu hau

...

Parekatu

viagra without a doctor prescription

2018-02-08 18:05:42

intestinal tract problems alcohol drug rehab http://edwithoutdoctors.com viagra without a doctor prescription alcoholism treatment program what are the symptoms of digestive problems viagra without a doctor prescription

canadian pharmacy

2017-09-23 14:56:15

arthritis foods allergy suffering http://canadian-pharmacy.us.org canadian pharmacy canadian pharmacy http://canadian-pharmacy.us.org canadian pharmacy

viagra without a doctor prescription

2017-07-04 20:32:45

http://www.viagrawithoutdoctor.shop viagra without a doctor prescription viagra without a doctor prescription http://vigrawithoutadoctorprescription.com viagra without a doctor prescription

xknpwt

2017-06-25 02:26:17

symnAnOff 7oucv4ost4nxolqil4

albuterol

2017-03-21 11:53:08

Ventolin HFA is a prescription inhaled drug used to treat or prevent bronchospasm in people aged 4 years and older with reversible obstructive airways disease. albuterol is also used to prevent physical exercise of bronchospasm (EIB) in patients 4 year

ventolin inhaler

2017-03-20 19:11:50

Ventolin HFA is a prescription inhaled drug used to treat or prevent bronchospasm in people aged 4 years and older with reversible obstructive airways disease. ventolin is also used to prevent physical exercise of bronchospasm (EIB) in patients 4 years

2013-01-02 16:50:12

Azalpenen zain egon nauk, Jonan. Banekielako azalduko zirela, banan-banan. Hor zagok Elkarri eta bere ekarria. Historiak epaituko dik. Hor dagoen bezalaxe, Baketik-en ekarria. Hori ere historiak eta urteen  joanak epaituko dik. Xume bezain xuabe, apal bezain xalo, dozena pasatxo urtetako ekarria izan duk Elkarrirena, Lokarrik luzatua. Eta laburragoa bedere, hor zagok Baketik-en jorrai-lan ederra ere. Beajondaiala, beajondaizuela eta beajondaigula denoi!!! 

Paul

2012-12-26 10:53:51

Aupa Jonan!

Me ha gustado mucho la carta. Por debatir un poco, creo que Elkarri fue algo más que una influencia. También fue un buen acicate para que ni la sociedad ni los partidos se acomodaran a la situación y para buscar nuevas salidas. Por todo ello, y en la gran parte que te toca, eskerrik asko!

Angel Arrizabalaga

2012-12-22 13:35:54

Como simpatizante de Elkarri, y después de haber leído tu carta os quiere felicitar a todos los que habéis trabajado por el diálogo y el acuerdo y cuyos frutos ya se empiezan a ver y la sociedad a reconoceros, una vez más os felicito a todos y os ánimo que sigáis de la misma manera.

Josune (Josu) Bilbo

2012-12-22 13:28:33

Jonan estoy segura que fuimos una buena influencia pero la mayor fue la que hizo personalmente en todos nosotros, considero que dejamos una buena semilla que junto con Lokarri y Baketik siempre será  una gram familia, que trabajará para tener una buena cosecha.

Mikel Casado

2012-12-20 21:29:49

Gracias por tus palabras, Jonan, pues emocionan y llenan de orgullo por lo que dices: porque fuimos influencia, gozamos de credibilidad, casi sin saberlo, poco a poco, como la lluvia seca de que habla Gorka. Abrazos para todas/os

Jonan

2012-12-20 21:22:54

Creo que lo que reflejas en tu comentario fue una de las claves de Elkarri. Las personas que participamos en aquella historia lo vivimos en cuerpo y alma. No fue sólo un ejercicio intelectual, racional o político, sino una experiencia que nos implicó personalmente.

Joseba Ruiz Golvano

2012-12-20 18:18:48

La verdad Jonan ahora que lo contemplamos con perspectiva y sin tanto apasionamiento - la madurez parece que crece siquiera un poquito con la edad - el único logro real de Elkarri fue ese: ser una influencia pero no sólo para la sociedad vasca, sino fundamentalmente para todos los que tuvimos la suerte ó la necesidad de formar parte de ese movimiento social. Enhorabuena a todos y todas.