BLOGA

Bizitza, elkarbizitza eta orokorrean gu geu eta bizitza bera nolakoak diren hausnartzeko istorio eta iritziak zabaltzeko gunea da hau.
Post laburrak eta estilo xumez idatzitakoak dira. Baketikek ez zaitu aspertu nahi. Hausnarketak eta galderak eragin nahi dizkizu. Zure iruzkinak ere ongi etorriak izango dira.

Gertatutakoaren transmisioa (IV) Komunikabideen papera

2019-05-05

Komunikabideak gertatutakoa transmititzeko plataforma boteretsuak dira: ikus-entzuneko dokumentalak, erreportajeak, hemeroteka eta iritziak… hainbat euskarriren bidez eta ikuspuntu oso anitzetatik publiko oso ezberdinetara iristeko ahalmena dute. Pertsona askok hala ezagutu izan dituzte sufrimendu ezberdinen bizipenak, aurrez-aurre ezagutzeko aukerarik izan ez dutenean, lubakietatik irteteko bultzada bihurtuz.

Aldiz, iragana ez ezik, egungo gertakariak ere jasotzen dituzte komunikabideek, hain zuzen ere, iraganari buruz gaur egun geratzen diren tentsio eta ika-mikak, maila politikoan askotan. Norgehiagoka politikoen jokoan, deklarazioen gerrak geratzen dira: posizioen erakusketa azkarrak egiten dira, hauen atzean dauden behar eta desioetan patxadaz geratu gabe. Honek sortzen dituen nahasmen, polarizazio, etsitasun eta axolagabetasuna kontuan hartu behar dira, eta kontu eta ardura handiz transmititu egungo talken informazioa.

Baina, akaso, inportanteena zera da: publikoan gaitasun kritikoa eta hausnarketa etikoa sustatzea, bi-biak. Hezkuntzak ere bere papera dauka hor, baina komunikabideek ere bi puntu horiek iparrorratz izanik, iraganera kuriositatez, jarrera irekiz eta etorkizuna hobetzeko indarrez hurbilduko gara. 

...

Parekatu