BLOGA

Bizitza, elkarbizitza eta orokorrean gu geu eta bizitza bera nolakoak diren hausnartzeko istorio eta iritziak zabaltzeko gunea da hau.
Post laburrak eta estilo xumez idatzitakoak dira. Baketikek ez zaitu aspertu nahi. Hausnarketak eta galderak eragin nahi dizkizu. Zure iruzkinak ere ongi etorriak izango dira.

Nola komunikatzen naiz

2018-02-15






Komunikatzeko formak giltzarri dira bizikidetza arazoei aurre egiteko orduan. Lehenbizi,
konturatu behar dut gatazketan zein den nire dierazpidea: elkarrizketa edo indarra. Hipotesi
batekin egingo dugu lan: gure tresna nagusia hitza da, elkarrizketa.

Orduan hauxe galdetu behar diogu geure buruari: nolako elkarrizketa sortzen dugun,
zeren gure elkarrizketa gorren arteko hizketaldia izan liteke, hau da, hitz egin bai, baina elkar
aditu ez. Gizarte honetan hitz egiten, irakurtzen eta idazten erakusten zaigu; ez zaigu
erakusten, ordea, elkarrizketan egoten, bestearekin mintzatzen, are gutxiago entzuten, ulertzen
saiatzea. Aditu gabe ez dago elkarrizketarik, baizik eta bi bakarrizketa elkarren segidan.

Azter dezagun zein den gure jarrera gatazka bat dugunean. Norbaitek “hitz eign
dezagun, hitz egin behar dugu” proposa dezake. Jarrera positiboa da, baina behar abda ez da
aski. Maiz gertatzen da elkarrizketa erantzun, ihardespen eta akusazioen segida eta kate
bihurtzen dela, eta erantzun eta akusazio horiek gero eta gogorragoak direla. Aditzen ez
direnen arteko elkarrizketa. Kargu hartu, akusatu…

Beste pentsamolde bat behar da, beste bide bat, hauxe: ez “hitz egin dezagun”, baizik
eta “entzun diezaiogun batak besteari”. Entzun behar diogu batak besteari, entzun behar diogu
elkarri.

Benetan elkarri entzuten diogun egiaztatzea da gako nagusia. Horretarako urrezko bost
arau ditugu: (1) azaldu epaitu gabe, (2) entzun erantzun gabe, (3) galdetu ulertzeko, (4) gauza
positiboak nabarmendu eta (5) bataren eta bestearen onena batu....

Parekatu